Azpeitia zaindu bonoak DENDAgo plataforman salgai

Azpeitia zaindu bonoak azaroa 2021

“Azpeitia Zaindu” bonu kanpaina, herriko merkataritza eta zerbitzuak suspertzeko. 2021eko azaroa.

Bono bakoitza erosteko 35€ ordaindu beharko dira [dendan erabiltzeko 50€ko balioa izango du] eta bezero bakoitzak 1 edo 2 bono erosi ahal izango ditu [gehienez 2] korreo elektroniko eta NAN bakoitzeko.

Bonoa erosita gero BERTAN elkartearen bulegoan jasoko dira edo etxera bidaliko dira posta ziurtatuaz, zuk aukeratu erosterakoan nola nahien duzun.

Erosketa egiterakoan honako datuak eskatuko zaizkizu [Izen-abizenak, NAN zenbakia, adina, helbidea, telefono zenbakia, emaila].

Bonoen baliozko erabilera 2021eko azaroaren 15etik 2022ko urtarrilaren 5era arte, biak barne.

Interesatuek 2021eko azaroaren 15etik aurrera erosi ahal izango dituzte bonoak, jaulkiko diren bonoak agortu arte, aurrez aurre edo online:
Aurrez aurre, honako egun eta ordutegian:
Helbidea: Azpeitiko Plaza nagusia, 11 (Azoka Plaza)
Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Online, DENDAgo plataforman: www.dendago.com/azpeitiazaindu
Ordutegia: 9:00etatik aurrera.

Ikusi parte hartzen duten saltokien zerrenda

Ikusi “Azpeitia Zaindu” kanpainaren oinarriak