“Azpeitia zaindu” bono kanpaina, herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko kanpaina.
Bono bakoitza erosteko 35€ ordaindu beharko da [dendan erabiltzeko 50€ko balioa izango du] eta bezero bakoitzak 1 edo 2 bono erosi ahal izango ditu [2 baino gehiago ez].
Honako datuak sartu beharko dituzu [Izen-abizenak, DNI zenbakia, adina, helbidea, teléfono zenbakia, emaila] bonua etxean eta eskura jasoko baituzu.
Bonoen erabilera 2020ko azaroaren 16tik 2021eko urtarrilaren 6ra.