GATZ DENDA & MUSEOA by Leintz Gatzagako Gatz Museoa

Leintz-Gatzaga

Denda berezia da gurea; denda izateaz gain museoa ere bada eta. Leintz Gatzagan dago, Gipuzkoa eta Araba arteko mugan. Burdin arotik gatza ustiatu den leku berean gaude. Landa eremuan, natuaren erdian. Gure museoan historian zehar gatza nola ustiatzen zen ezagutzeaz gain, gatza ere egiten dugu gaur egun.

Leintz_gatzaga_gatz_museaore_denda

Museoan, Iberiar Penintsulan bakarra den erauzteko modua dago ikusgai. Su txikian ur gazia berotuta erauzten dugu gatza, ura lurrundu eta mineraletan aberatsa den gatza lortuz. Dorla izeneko bandeja antzerako batzuetan ur gazia berotu eta lurrunduta. Ondoren, gatzari hezetasuna kendu ostean ontziratu egiten dugu. Gatz artisaua da gurea, eskuz eta mimoz egina.

Gure denda Gatz Museoaren harrera gunean dago kokatuta. 1972ra arte, gatza ustiatzen zen bertan, eta 90. hamarkadan hasi ziren bertako ondare industriala berreskuratzen. Leintz Gatzagako Udalak hartu zuen berreskuratze-lan horren ardura, eta gaur egun Gazitzen Elkartearekin batera jarraitzen du museoaren eta gatzaren produkzioaren ardura izaten. Herri proiektua da Gatz Museoarena, 250 biztanlera iristen ez den Erdi Aroko hiribildu baten proiektua.

Gure gatzaren historia eta gatza gaur egun nola egiten dugun jakin nahi baduzue, etorri eta ezagutu zuzenean!

Online ere eros dezakezu DENDAgo plataforman dugun dendatik: https://www.dendago.com

 

Leintz-Gatzaga_DENDAgo